martes, 9 de noviembre de 2010

EGIPTORI BURUZ...





Egipto Afrika ipar-ekialdeko estatua da. Eremua 1.010.000 km² da gutxi gorabehera, Nilo ibaiaren bi ertzetan kokatua. Hiriburua Kairo da.

Egipto Afrikako eta Ekialde Ertaineko estatu jendetsuenetakoa da. Bertako 75,4 milioi biztanleen gehiengo zabala Nilo ibaiaren ertzetan bizi da, 40.000 kilometro karratuko eremuan, landa lurrak aurkitzen diren eskualde bakarrean. Egiptoko biztanleen erdia-edo hiriguneetan bizi da, gehiengoa Kairo, Alexandria eta Niloren deltako hiri jendetsuetan.

Egipto mundu osoan da ezaguna Antzinako Zibilizazio garatuak izan dituelako eta hauek eraikitako monumentu ikusgarriengatik, hala nola, Gizako Piramide Multzoa eta Esfinge Handia.

Egitoko klima txit lehorra dela-eta, biztanle guneak zerrenda estu batean daude bilduak, Nilo ibai inguruan eta honen deltan.

HISTORIA:

3000 urtez, Niloren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatu zen, Faraoien Erresumak. Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobi eraikin ikaragarriak eraiki zituzten, non faraoiak goraipatzen zituzten. Bertan idazkera sortu zen, hieroglifo izeneko ideogramak, eta gizateria historiaurretik atera. Idazteko sistema garatu zuten, hieratikora pasatuz, ondoren grafia sinplifikatuz demotikora.

No hay comentarios: