viernes, 4 de febrero de 2011

ELKARTASUN JOLASA

ORAIN TXOKO ZURIAN : TXINA





ORAIN GURE TXOKO ZURIAN: TXINA

TXINA



Kaixo lagunak!!!

Urte berri on!!!!


Oraingoan Txinari buruzko gaiarekin hasi gara Txanelan eta dagoeneko nahiko gauza ikasi ditugu.



Hemen duzue Txinari buruzko informazioa:

Mugakide hauek ditu: Errusia eta Mongolia iparraldean; Ipar Korea, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoa ekialdean; Vietnam, Laos, Myanmar edo Birmania, India, Bhutan, Sikkim (Indiako estatua) eta Nepal hegoaldean; eta Pakistan, Afganistan, Tadjikistan, Kirgizistan eta Kazakhstan mendebaldean.

Azalera, berriz, 9.600.000 km²-koa du. Tibet konkistatu zuenetik munduko hirugarren herrialderik handiena da, Errusiaren eta Kanadaren atzetik. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru , oso ezberdinak, ditu. Ekialdean, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoaren kostaldean lautada oso populatu handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da eta hegoaldean muino txikiak daude. Erdigunean Ibai Horia eta Yangtze ibaiak daude, beraien delta handiekin. Gainera,besteak beste, Mekong, Brahmaputra, Amur, Huai He eta Xi Jiang ibaiak daude Txinan.

Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude, Himalaya kasu, zeinen punturik altuena, Everest mendia,zati batean Txinan dagoen. Goi-ordokietan paisaiak klima erdi lehor edo desertu antzekoak daude, Takla-Makan eta Gobin kasu.